top of page
  • Foto del escritorGorlizko Ludoteka

Liburuaren Nazioarteko Eguna: liburu gomendatuak / Día Internacional del Libro: libros recomendados

Actualizado: 23 abr 2020

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Horregatik, Gorlizeko Ludotekatik, gomendatu nahi dizuegu liburu batzuk irakurtzeko egun hauetan.

 

El 23 de abril celebramos el Día Internacional del Libro. Por eso, desde la Ludoteca de Gorliz, os queremos recomendar unos libros para leer estos días.


Klarion gorria. Iris van der Heide, Marije Tolman. Ttarttalo, 2007

Sarak klarion gorri bat aurkitu du lurrean, eta marrazki bat egiten hasi da; baina ez zaio espero zuen bezain polita atera. Klarion gorria Timi aldatu dio globo batzuen ordez. Aspertu egin da, ordea, puxtarriekin. Oso erraz aspertzen da guztiekin. Baina azkenean, arratsalde gogaikarri hura zoragarria bihurtuko zaio Sarari; bakarrik egin ezin duena lagunekin egitea lortu egingo duelako, eta hori gauza ederra da.

 

Sara encuentra un clarion rojo en el suelo y empieza a hacer un dibujo, pero no le sale tan bonito como esperaba. Tim ha cambiado el clarión rojo por unos globos. Sin embargo, se aburre con los globos. Se aburre con todo. Pero, al final, aquella molesta tarde se convertirá en una maravilla para Sara, que conseguirá hacer con sus amigas y amigos lo que no puede hacer sola, y eso es algo maravilloso.


Aitona eta amona udalekuetan. ORMAZABAL Joxantonio, Elkar, 2008

Libek udalekuetara ez du joan nahi. Baina aurten gurasoek ez dute amorerik eman eta hamabost egunetarako udalekuetara bidaltzen dute, beraiek mendi ibilaldi bat egiten duten bitartean. Liberen aitona-amonak, ordea, ez daude batere gustura erabaki horrekin eta biloba bisitatzera joango dira.

 

Libe no quiere ir a las colonias de verano. Pero este año sus padres se han empeñado en enviarla a unas colonias que duran 15 días mientras ellos realizan una marcha montañera. Sin embargo, los abuelos de Libere están muy insatisfechos con esta decisión e irán a visitar a su nieta.


Munduari itzulia 18 ipuinetan. Antton Irusta. Elkar (2007)

Ahozkotasunean du altxorra Antton Irusta idazle eta ipuin kontalariak, baina Euskal Herriko mugak gaindituz, honakoan hemezortzi kultura desberdinetako haurrek kontatutako ipuin bana irakurriko ditugu hemen, edo entzun ia… Eta, bide batez, munduaren itzulia egin. Bidaiatzeko erarik onena isolamendu garaian.

 

El escritor y cuentacuentos Antton Irusta tiene un tesoro en la oralidad. Esta vez, supera las fronteras de Euskal Herria y nos trae un cuento narrado por niñas y niños de dieciocho culturas diferentes de manera que casi hasta los podemos oír. Y, de paso, daremos una vuelta al mundo. La mejor forma de viajar en tiempo de confinamiento.


Oroimenaren azala. Jordi Sierra i Fabra (2002)

Kalil Mtube hamaika urteko mutiko afrikarra da. Bere bizitza errotik aldatuko da bere aitak saldu, eta kakao plantazio batean esklabo moduan lan egitera behartzen dutenean. Adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko ditu han, baina baita gizakien bihozgabekeria ere. Ihes egitea lortu arren, bide luzea egin beharko du askatasuna eskuratu arte. Oroimenaren azala liburuak munduko biztanle askok bizi dituzten babesik eza eta esplotazioa erakusten ditu. Pasaden ostegunean (apirilak 16), Haur Esklabotzaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta liburu honek errealitate horren aurrean begiak irekitzen dizkigu.

 

Kalil Mtube es un niño africano de once años. Su vida cambia radicalmente cuando su padre lo vende y le obliga a trabajar como esclavo en una plantación de cacao. Allí conocerá la amistad y el amor, pero también la crueldad humana. A pesar de conseguir huir, tendrá que recorrer un largo camino hasta conseguir la libertad. El libro muestra la desprotección y la explotación en la que viven muchos habitantes del mundo. El pasado jueves (16 de abril), fue el Día Internacional contra la Esclavitud Infantil, y este libro nos abre los ojos ante esta realidad.





13 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo
bottom of page